Lege oharra
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen lege oharra
1.- Pribatutasun Politika
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eskaintzen duen zerbitzu berri honetan ondo pasatzea nahi dugu, horretarako ahal bezain seguru eta pribatu mantentzeko konpromisoa hartzen dugu. Web gunean sartu baino lehenago ezinbestekoa duzu pribatutasun politika hau oso-osorik irakurtzea. Webgunearen zerbitzuak erabiltzen dituzten guztiak dira erabiltzaile. Erabiltzaile izateak berarekin dakar baldintza guzti hauek onartzea. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak ezartzen ditu, momentu oro, erabiltzaileentzako baldintza orokorrak eta eskubidea saila horiek aldatzeko, hala komeni dela uste duenean.
Pribatutasun Politika honek webguneari eta zerbitzuari aplikatu beharreko, eta gainera horietan sartzeko edo horiek erabiltzeko irakurri beharko dituzun Terminoak eta Baldintzak osatzen ditu. Erregistro prozesuan edota gure zerbitzuan sartzean edota hura erabiltzean "Bidali " botoian klik eginda, BAIMENA EMATEN DUZU ZURE DATU PERTSONALAK ETA ZURE INFORMAZIOA JASO ETA TRATATU DEZAGUN , BETIERE PRIBATUTASUN POLITIKA HONEN ARABERA, ETA ESPRESUKI ONARTZEN DITUZU GURE ZERBITZUAN APLIKAZIO HAU SEGURUAGOA IZAN DADIN JARRI DITUGUN SEGURTASUN-NEURRIAK.
14 urte baino gutxiago badituzu zure gurasoei edo tutoreei galdetu beharko diezu ea uzten dizuten gure zerbitzuko kide izaten, eta zurekin batera aztertzeko eskatu beharko diezu gure Pribatutasun Politika, haiek zure izenean onartu baino lehenago.
Kasuren batzuetan, Elgoibarko Izarrak, bere arau eta pribatutasun politika propioei loturik zerbitzu bereziren bat eman ahal izango du. Arau eta pribatutasun politika horiek osatu egingo dute hemengo pribatutasun politika hau eta, inkongruentziarik gertatuz gero, arau eta pribatutasun-politika berezi haiek izango dute lehentasuna.
Zure datu pertsonalen, Webgunearen edo zerbitzuaren inguruan zalantzarik baduzu, edo Elgoibarko Izarraren jardunaren gaineko galderaren bat baldin badaukazu, idatz iezaguzu e-mail bat.
2.- Zure Baimena
Elgoibarko Izarrak zure datu pertsonalak konfidentzialtasunez eta segurtasunez tratatzeko konpromisoa hartzen du, izaera pertsonaleko Datuak Babesleari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak eta hori garatzen duten arauek xedatzen dutenaren arabera.
Gure Web gunean edota gure zerbitzuan sartuta edo zerbitzua erabilita, espresuki, libre eta borondatez ematen duzu baimena Elgoibarko Izarrak Pribatutasun Politika honetan deskribatzen den modura, zure datu pertsonalak jaso eta tratatu ditzan eta horien inguruko informazioa eman dezan. Elgoibarko Izarrak beretzat gordetzen du edozein unetan Pribatutasun Politika eguneratzeko edo aldatzeko eskubidea, arrazoi legalak daudelako edo Elgoibarko Izarrako zerbitzu-emankizuenean edota Webgunean sartzeko aldaketak daudelako.
3.- Datu pertsonalak
Elgoibarko Izarraren webgunea bisitatzen duzunean, edota gure zerbitzuan sartzen zarenean edota erabiltzen duzunean jasotzen ditugu zure ditu pertsonalak. Datu horiek online inprimakien bidez, edo bidaltzen dizkiguzun emailen bidez jasotzen ditugu. Gure webgunera egiten duzun bisitaren inguruan ere automatikoki jasotzen dugu informazioa, dena Pribatutasun Politika honetan adierazten den moduan. Datu horiek guztiak izaera pertsonaleko datuen fitxategi batean gordeko dira.
Nolaz eta kontrakorik adierazten ez den, ezinbestekoa izango da inprimakietan betetzeko eskatutako datu guztiak betetzea. Beharrezkotzat jotzen diren datu guztiak eman ezean, Elgoibarko Izarrak, kasuaren arabera, zerbitzuan sartzea edo berori erabiltzea eragotz lezake, edo bestela, egin den eskaera bideratu gabe utz lezake.
4.- Datu pertsonalak jasotzearen helburua
Elgoibarko Izarrak helburu hauek ditu zure datu pertsonalak jasotzean.
- Gure zerbitzuak ematea posible egitea.
- Zerbitzuko erabiltzaile kideei mezuak bidaltzeko aukera ematea, haiek zure kontaktu-datuen berri jakiteko modurik izan gabe.
- Informazioa erreferentzia tresna edo baliabide orokor gisa mantentzea. Zerbitzua toki seguru bezala mantentzea eta Pribatutasun Politika hau eta Terminoak eta Baldintzak errespetatzeko behar diren neurriak hartzea.
- Zure esku informazio pertsonalizatua jartzea, zuretzat interesgarri iruditzen zaizkigun Elgoibarko Izarraz edo hirugarrenen produktuei eta zerbitzuei buruz eta, nolaz eta kontrakorik adierazten ez diguzun, gure buletinak bidaltzea.
5.- Zure datu pertsonaletan sartzeko , zuzentzeko deuseztatzeko eta horien aurka joateko eskubidea.
Jakinarazten dizugu eskubidea daukazula jaso ditugun zure datu pertsonaletan sartu eta horien inguruan informazioa lortzeko, datu horiek zuzentzeko, deuseztatzeko eta horien aurka joateko; bai eta datu horien tratamenduaren aurka agertzeko eskubidea ere; horretarako ELGOIBARKO IZARRA EUSKALTZALEON TOPAGUNEAri idatziz jakinarazi behar diozu, e-mail bidez nahiz xede horrekin webgunean prestatuta dauden inprimakien bidez. Helburu horrekin, zuzen erantzun beharko diezu erregistratu zinenean eman zenizkigun datu pertsonalekin loturik guk egiten dizkizugun beste batzuei ere; horiek guztiak zure nortasuna egiaztatzeko balioko digute, eta horrela ziur egongo gara, araudiari jarraiki, zeu soilik izan ahal zarela zure datu pertsonalei dagozkien eskubideak gauzatu ditzakezuna. Baldin eta zure izen-abizenak erregistratu bagenitu, NANaren fotokopia eskatuko genizuke, behar bezala bermatzeko zure identifikazioa.
Zuk aitortzen duzu eta bermatzen duzu Elgoibarko Izarrari emandako datu pertsonalak egiazkoak, zehatzak, osatuak eta eguneratuak direla, eta zerorri zinateke kalteen erantzule bakarra baldin eta emandako datuak faltsuak balira, eta ez balira zehatzak, osatuak eta eguneratuak. Uneoro jakinarazi beharko diozu Elgoibarko Izarra Euskaltzaloen Topaguneari zure datu pertsonalen edozein aldaketa.
6.- Segurtasuna
Zuk ematen diguzun informazio guztia eta zure kontuan dagoen informazio guztia enkriptatua dago. Elgoibarko Izarraren sistemak datuak automatikoki enkriptatzeko edo zifratzeko aukera ematen dio zure nabigatzaileari zuk guri bidali baino lehenago. Zure nabigatzaileak enkriptatzea onartzen ez badu ez da inolako datu-trantsaziorik ez transmisiorik egingo. Elgoibarko Izarreko langile baimenduek edota bere bazkideek soilik dekodifika dezakete informazio hori, eta egiteko hori gure Pribatutasun Politikaren arabera egingo dute bakar-bakarrik. Baliabide hau erabiltzen badugu zutaz jasotzen dugun informazio guztia uneoro babestua eta seguru dagoela bermatzeko egiten dugu.
Gure zerbitzuaren erabiltzaile diren guztiei jakinarazten diegu Zerbitzuaren barruan erabiltzaileek izaten dituzten elkarrizketa guztiak, bai eta elkarrizketa horien edukia ere, gure sistemetan grabatu ahal ditugula, konexio eta trafikoko beste datu batzuekin batera, IP helbidea adibidez; eta horiek denak aztertu ahal ditugula, betiere paragrafo honetan adierazitako xedeekin bat, bereziki erabiltzaileren batek zerbitzuan onartuta ez dauden aktibitateen berri emanez gero. Neurri hau segurtasun arrazoiengatik jartzen da, eta delituak eta arau-hausteak prebenitzeko, ikertzeko, aurkitzeko eta zigortzeko, eta delituak eta arau-hausteak egin daitezen eragozteko helburua duten hainbat iragazkirekin batera erabiltzen da. Elgoibarko Izarrak ez du inoiz ere jasotako informazio hori emango zerbitzukoak ez diren hirugarrenei ere. Informazio hori delitu edo arau-hausteren bat gertatu dela uste izateko arrazoi dezente dugunean soilik erabiliko da, eta kasu horretan, informazio hori guztia Pribatutasun Politika honen arabera tratatuko dira, bai eta Elgoibarko Izarrak, aplika daitekeen legeari jarraiki, informazio eta datu horiek galtzea, aldatzea edo horietan baimenik gabe sartzea saihesteko jarri dituen segurtasun-neurrien arabera ere. BAIMENA EMATEN DUZU ETA ONARTU EGITEN DUZU ESPRESUKI ETA ZALANTZARIK GABE ELGOIBARKO IZARRAK GURE ZERBITZUAREN BARRUAN EGITEN DITUZUN ELKARRIZKETAK ERREGISTRA DITZAN ADIERAZITAKO MODUAN ETA ESANDAKO HELBURUEKIN.
7.- Adingabeak
14 urtez azpiko edozein pertsonak ez dauka baimenik guri bere datu pertsonalik emateko edo elkarrizketarako gure eremu publikoak edota gure Zerbitzua erabiltzeko, bere gurasoen edo tutoreen baimenarekin ez bada, eta bere gurasoen edo tutoreen datu pertsonalak erabilita. Halaber, 18 urte baino gutxiago badituzu, kontsulta ezazu zure gurasoekin edo tutoreekin gure Pribatutasun Politikaren inguruan ulertzen ez duzun edozein alderdi, eta azal diezazutela horren esanahia.
Zure seme-alabek beren datuak ezagutzera ematen badituzte gure Zerbitzuan, baliteke eskatu gabeko mezuak jasotzea beste erabiltzaile batzuen partetik. Beraz, guraso, tutore edo zure seme-alabaren ekintzen erantzule zaren aldetik zure betebeharra da haiek Pribatutasun Politika hau eta Terminoak eta Baldintzak betetzera konprometitzen direla ziurtatzea.
Zure seme-alabek egiten dituzten jarduerak direla eta, edo gure zerbitzuaren pribatutasuna dela eta kezkatuta bazaude, e-mail bat jar diezaguzula aholkatzen dizugu.
8.- Datuen lagapena edo Komunikazioa
Elgoibarko Izarrak ez die salduko, elkar banatuko, alokatuko edo lagako zure datu pertsonalik hirugarrenei, Pribatutasun Politika honetan adierazitako kasuetan eta zilegizko helburuekin izan ezik. Elgoibarko Izarrak baimena eman ahal die hirugarrenei zure datu pertsonaletan sartzeko eta horiek tratatzeko, baldin eta Elgoibarko Izarrari zerbitzua emateko bada, gure produktuak edota zerbitzuak emateko beharrezkoa edo komenigarria bada, edo hirugarren horiek datuak ELGOIBARKO IZARRA EUSKALTZALEON TOPAGUNEA elkartearen izenean tratatu behar badituzte. ONARTU EGITEN DUZU ZEURE DATU PERTSONALEN LAGAPEN HAUEK EGITEA:
Elgoibarko Izarrak zure baimenarekin soilik emango ditu datu pertsonalak, eta betiere Pribatutasun Politika honetan adierazitako helburuekin.
9.- Hirugarrenekiko loturak
Mesedez, gogoan izan balitekeela gure Webguneak eta gure Zerbitzuak iragarkiak izatea, edo beste webgune batzuekiko edo hirugarrenen zerbitzuekiko loturak izatea, eta horiek zure datu pertsonalak jaso ahal dituztela. Pribatutasun Politika honek ez du barne hartzen hirugarren batzuen jardunik ez politikarik. Irakur itzazu bisitatzen dituzun edo erabiltzen dituzun webgune guztietako pribatutasuna eta datuak babesteko irakurtzen dituzun politikak, politika horiek gureen aldean oso bestelakoak izan litezke eta.