Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara
Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.
Albisteak
Euskal matriarkatuaren gaineko hitzaldia, gaur
2025/05/13
“Mitoak eta historia” zikloaren barnean, euskal matriarkatuaren gaineko hitzaldia izango dugu gaur Aita Agirre kultugunean, 19:00etan hasita. Saguzar habiak eta intsektuen hotela egiteko tailerra, Lizagasarren
2025/05/13
Morkaiko Mendizaleen Elkarteak, Elgoibarko Baso Biziak elkarteak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak elkarlanean garatzen dugun "gure natura ezagutzen" egitasmoaren baitan, tailer berria antolatu dugu domeka honetarako. Oraingo honetan, Lizagasarren izango da eta Asier Lizarralderen laguntzarekin eramango dugu aurrera. Mokadutxoa ere izango dugu. Sortuko ditugun elementuak Sargoaten jarriko ditugu auzolanean ekainaren 1ean. Maiatzaren 16an izango da aurtengo "Erromeria familian"
2025/05/08
Hurrengo astean, ostiralean, izango da Udal Ludotekak, Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolak eta Atxutxiamaikak antolatzen dugun "Erromeria familian" ekimena. Aurtengoan ere, Haritz Euskal Dantzari taldearekin jardun dugu elkarlanean. “Gipuzkoako nafar gazteluak: Elosuko kasua aztergai”.
2025/05/06
“Mitoak eta historia” zikloaren lehen atala izango dugu ostegun honetan. Hizlariak Andoni Larrañaga historialaria eta Ander Errasti ingeniaria izango dira. |