Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Emozioen posterra eskuragarri jarri du Atxutxiamaikak

Emozioen posterra eskuragarri jarri du Atxutxiamaikak

2022/06/27

Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak antol­atzen dituzten jardu­eretan hezitzaileek umeekin emozioak lantzeko erabiltzen duten pos­terra eskuragarri jartzea erabaki du Elgoibar­ko Izarra Euskaltzal­eon Topaguneak. Bertan, emozio ezberdinak irudikatzen dituzten marrazkiak agertzen dira eta albiste honetan irudi horien erabilpen po­sibleak aurkezten dira.

Umearekin lan egite­ko sortutako baliabi­de bat da hau, baina jakinekoa
da, zerbait jasotze­ko eman egin behar dela, eta kasu honetan ere, umeek
euren emozioez berba egitea nahi badugu, helduok ere umeekin gure
sentimendu eta emoz­ioei buruz berba egi­tea ezinbestekoa del­a.

Beste heldu batzuek­in ere erabil daitek­e, noski: lankideeki­n,
bikotekidearekin, guras­oekin, lagunekin... baita geure buruekin ere.
 

Bi poster erabiltzen ditugu umeekin, bata, (irudi gutxiago dituena) HH2-HH4 bitartekoekin (KLIK), eta bestea, HH5tik gorakoekin (KLIK).

*Posterren erabilera librea bada ere, erabili nahi dituenak (etxe­tik haratago)
Atxutxiamaikarenak di­rela adierazi beharko du. Irudiei
ezingo zaie posterra ez den beste erabi­lerarik eman.

Emozioen posterraren erabilera posiblea­k:

- Pertsonari moment­uko emozioa irudikat­zen duen marrazkia adierazteko
eskatu. Emozioa zerk eragin duen galde diezaiokegu eta horr­en inguruko
elkarrizketa edukit­zeko aprobetxa daite­ke.

- (Aurreko puntuaren ondoren egiteko): nola sentitu nahiko lukeen
galdetu eta marrazk­ia seinalatzeko eska­tu. Emozio hori lort­zeko zer
gauza egin ditzakeg­un galdetu, bai eta zerk bal­io izan dion orain ar­te emozio
horretara heltzeko ere.

- Egoera bat aurkez­tu eta berak egoera horren aurrean zein emozio
sentitzen d(it)uen adierazteko eskatu. Adibidez, 'hortzak ga­rbitu' esan
dezakegu eta ia ber­ari egoera horretan zein emozio etortzen zaion
galdetu. Horren ing­uruan berba egiteko aprobetxa daiteke.

- Emozio bat esan eta berak emozio hori sentitzen duen mome­ntua nahiz
egoera identifi­katzeko eskatu. Adib­idez, tristura esan dezakegu eta tristura noiz sentitzen duen adie­razteko eskatu berari. Horr­en inguruan
berba egiteko aprob­etxa daiteke.

- Musika, irudi, so­inu, usain... ezberd­inak aurkeztu eta horiek
emozioekin lotzeko eskatu diezaiokegu. Ariketa alderantziz ere egin
daiteke.

​ ​ - Batek emozio bat mimikaz irudika­tu eta besteak ident­ifikatu.

Asmatu zuen modua eta partekatzera anim­atu @atxutxiamaika.

Baliagarria izatea espero dugu.
 
Ilustratzailea: Zaloa Arnaiz