Atxutxiamaika
Herriko txikienek euskarazko aisialdi hezitzaile iraunkorra eta kalitatezkoa izatea da proiketu honen helburu nagusia. Horretarako, 1995etik hainbat aisialdi programa antolatu dira, eta, behar bada, udalekuak dira estimazio gehien dutenak.
Egun, Atxutxiamaika herriko txikienen aisialdi erreferente argia da. Aisialdian herriko gaztetxoenek duten baliabide sendoa dela esan daiteke: ondo pasatzeko, hezteko, lagunak egiteko, euskaraz bizitzeko, gauza berriak ikasteko, besteei erakusteko…
Atxutxiamaika egitasmoak bi lan-ildo nagusi ditu:
1) Aisialdi hezitzailea: haurrei zuzendutako eskaintza (0-12)
2) Hezitzaileen formazioari zuzendutakoa.