MARTXOAK 31
1937ko martxoaren 31a
Orain dela 84 urte, gaurko egunean, Euskal Herriko herri ezberdinak bonbardatuak izan ziren: Goizean goiz, herri hauen gainetik hegaz pasatako abionetetatik bonbak jaurti zituzten, Gernika, Durango eta Elorrion. Milaka herritar hil zituzten.
Pablo Picasso margolariak gertakari hau bere margoen bitartez adierazi nahi izan zuen. Oso ospetsua den artelan honek GERNIKA du izena. Ezagutzen al zenuen? Azter dezagun patxadaz obra...
Zer ikusten duzu bertan? Zenbat animalia aurki daitezke? Zenbat pertsona?
Gaurkoan artelan honetan aurkitzen diren egoera ezberdinak margoztea proposatzen dizugu eta honetan gertatzen denaz hausnartzea.
Proposatzen dizugun beste aukera bat irudia imprimatu eta margoztea da.