MARTXOAK 30
Ipuina: "Sentimendu eta emozioak ezkutaketan jolasten"
-Gaizka Chamizo_
Gaurkoan Gaizka Chamizoren ipuin eder batekin hasiko dugu eguna.
Tolosaldeko Intujai Teatroak, egitasmo eder bat jarri du martxan, "Ahoz-aho 2020, Ipuinak ez dira geldituko" izenekoa, bertan behera geratu beharrean, sarera salto duena. Lagun mordoak egunero ipuinak kontatzen dituzte honetan. Sartu eta gozatu.
Eskulana: Fruitu inprimazioa
Hurrengo eskulana egiteko etxean aurki ditzazkegun fruitu ezberdinak behako ditugu, koloretako tenperak eta orri zuriak.
Lehenik eta behin nagusi baten laguntzaz fruta erditikmoztuko dugu eta pintzel edo atzamar baten laguntzaz fruta erdi kolorez margoztu eta PLast! paperean zapalduko dugu,behin edo nahi beste aldiz serieak eginez.
Fruta berdina erabil genezake beste kolore batekin edota beste fruta bat, baina kontuz, ez alperrik galdu etxeko fruta guztiak.
Beste aukera bat, etxeko objetu ezberdinak erabiltzea litzateke, erakuntza piezatxoak, edo gure atzamarrak. Bukatzeko irudiimena erabiliz, errotulki batekin emaiozu azken ukitua egindako inprimaketa bakoitzari. Ikusi zer nolako munstro eta animali dibertigarri egin ditzazkegun!