Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Materiala ATXUTXI ETXIAN MARTXOAK 27

MARTXOAK 27

M 27

Ipuina: "KORONABIRUS EZ DA PRINTZE BAT, EZTA PRINTZESA BAT ERE!"

María Coco Hernandok idatzitako eta Sara Ramirezek ilustratutako ipuina da. Zazpi bat urteko ume baten ikuspegitik kontatzen digu nola bizi dituen egun hauek etxean, zeintzuk diren bere sintomak, bere errutina eta garbiketa arau berriak eta, baita ere, saria lortzeko erronka berria: eskuak asko garbitzea gustoko duen abesti bat kantatzen duen bitartean.
Egin KLIK irudian eta gozatu familian...
koronabirus
Iturria: Guraso.eus

Eskulana: ITZAL TEATROA

Hurrengo proposamena, itzalen antzerkia sortzea da. Aukeratu ezagutzen duzun ipuin bat edota asmatu ezazue istorio bat.
teatroa
Materiala:
-Kartulina
-Txotx luzeak
-Zeloa
-Linterna bat
-Izara zuria
Nola egin:
-Aukeratu ipuina eta pertsonaiak kartulina batean marraztu. Hauek moztu eta txotxak itsatsi.
-Leku zehatzen batean kokatu nahi baditugu hauek ere sortuko ditugu; etxea, mendia, txalupa, eguzkia, ...
-Teatroa muntatzea izango da hurrengo pausoa. Izara zuria hartu eta bi aulkitara lotuko dugu pantaila bat osatuz. Proba egin linternarekin ia nola ikusten den.
-Orain entseguak egin beharko ditugu, pertsonaiak dantzan jarri eta elkarrizketak eginez. Proba ezazu ahots ezberdinak egitea, dibertigarriagoa izango da eta.
-Prest gaudenean etxekoak deituko ditugu antzerkiaz goza dezaten.
itzal teatroa

Ikusi, Amane eta Lizarrek sortutakoa "Ahoz aho 2020 ipuinak ez dira geldituko" ekimenerako. Benetan ederra! Zu ere animatuko al zara ?
amane eta lizar


Elkarbanatu gurekin zuen artelanen argazkiak edo idatzi proposamen berriekin: atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus -era edo whatsapp bidez 688751908ra bidalita. EKIN ATXUTXIREKIN!