Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Materiala ATXUTXI ETXIAN MARTXOAK 26

MARTXOAK 26

M 26

Ipuina: "TXERRIAK, OTSOA HIL ZUENEKOA" _Nerea eta Mariano_

 Gaurko ipuina, Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtado ipuin kontalariek kontatutako ipuina, musikaz lagundurik. Egin klik irudian eta gozatu bi artista hauekin!

txerri

Itxialdi honetan, Tolosaldeko  Intujai Teatroak, egitasmo eder bat jarri du martxan, "Ahoz-aho 2020, Ipuinak ez dira geldituko" izenekoa, bertan behera geratu beharrean, sarera salto duena. Lagun mordoak egunero ipuinak kontatzen dituzte honetan. Sartu eta gozatu. 

·Ahoz Aho 2020, Ipuinak ez dira geldituko·

Eskulana: ILUSIO OPTIKOA

ESKU

Materiala:

-Orri bat, arkatza, koloretako errotulki edo margoak eta zure eskua.

Egin Beharrekoa:

 pausoak

- Jarri eskua orri gainean eta arkatzarekin marraztu esku osoa inguratuz.

- Hasi orriaren erdialdean marra zuzen bat egiten eskura heldu arte.

- Eskuaren ertzera heltzean eman kurba eskuaren beste ertzera eta jarraitu marra zuzenarekin.

- Errepikatu hau orri osoa bete arte. 

- Ondoren koloretako errotulkiekin errepasatu egindako marrak.

ered

Beste adibide batzuk...

sugeak

Esperimentua: NOLA HAZTEN DIRA LANDAREAK? 

Egunotan naturatik nahiko urruti gaude asko eta asko. Hala ere landareak gure inguruan ditugu. Oso garrantzitsuak dira naturarentzako eta zaindu egin behar ditugu. Baina ba al dakizu zer behar duten landareek osasuntsu hazteko? Eta zertaz elikatzen diren?

Oraingo honetan Zurirekin batera esperimentu bat egitea proposatzen dizuegu bere Sleeptak kanalean. PREST? "Klikatu irudia eta ekin esperimentuarekin!"

ESP

Iturria: Sleeptak

Elkarbanatu gurekin zuen artelan eta esperimentuen argazkiak edo idatzi proposamen berriekin: atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus -era edo whatsapp bidez 688751908ra bidalita. EKIN ATXUTXIREKIN!