Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Materiala ATXUTXI ETXIAN MARTXOAK 25

MARTXOAK 25

M 25

Ipuin kontalaria: "SASI GUZTIEN GAINETIK" _Ameli_

Amaia Elizagoien, 'Ameli' ipuin kontalariak kontatutako ipuina, musikaz lagundurik. Egin "klik" irudian eta gozatu!

AMELI

Iturria: Ahotsak Ahozko Ondarearen eskutik.

Hemen ipuin gehiago aurkituko dituzue: Aitona-amonei jasotako zortzi ipuin sarean (ahotsak.eus)

 Errezeta: MARRUBI ETA MARMELADA TIRAMISUA

Marrubi sasoia hasteko gauden honetan postre atsegin bezain gustagarria proposatzen dizuegu. Etxeko txikienekin egiteko oso egokia da erraza izateaz gain azkar egiten delako. Nahikoa izango ditugu hamar minutu. Ea gustuko duzuen!

TIRAMISUA

Osagaiak (lau lagunentzako)

  • Marrubizko lau jogurt krematsua,

  • Arrautza bizkotxoak, hamasei, (bizkotxo zati edo sobatuek ere balio dezakete)

  • 125 gr. marrubi,

  • marrubizko marmelada, 4 koilarakada,

  • menta orriak.

Prestaketa

  1. Bota marmelada koilarakada beirazko lau edalontzitan.

  2. Edukiontzi batean nahastu marrubizko lau jogurtak.

  3. Garbitu marrubiak eta bitan zatitu.

  4. beirazko edalontzietan ipini arrautza bizkotxoak eta bete marrubizko jogurtarekin.

  5. Amaitzeko, apaindu marrubi zatiekin eta menta orritxo batzuekin. Hotz dagoela jan

 Eskulana: GIZANIMALI COLLAGE-AK


gizanimaliak

Materiala:
-Egunkari eta aldizkari zaharrak
-Artaziak
-Kola

Nola egin:
Hartu etxean dauzkazun aldizkari eta egunkariak eta moztu bertan aurketzen dituzun begi, aho, aurpegi eta animali zein textura ezberdinak. Puzzlea osatzen joan, probak eginez, gustuko duzun bezala eta sortu gizanimali berriak. Itxura hartzen doan heinean, joan gutxinaka itsasten. Zure argazkiak edo etxekoenak ere erabil ditzazkezu. Primeran pasako duzu! Hemen eredu batzuk...
GIZANIM

Elkarbanatu gurekin zuen artelanen argazkiak edo idatzi proposamen berriekin: atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus -era edo whatsapp bidez 688751908 ra bidalita. EKIN ATXUTXIREKIN!