Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Materiala ATXUTXI ETXIAN MARTXOAK 24

MARTXOAK 24

m24

Eskulana: TUTUKA GINKANA


GINKANA

Materiala:
-Komuneko paper tutuak
-Zapata kaja
-Margoak
-Kola
-Kanika bat
 
Nola egin?:
-1. pausoa: Tutuak erditik moztu eta kolore ezberdinez margotu.
-2. pausoa: Zapata kutxaren tapa hartu eta egun markak tutuak jarriko ditugun tokian, gure diseinua pentsatuz.
-3. pausoa: Itsatsi tutuak
-4. pausua: Jarri zenbaki bat tutu bakoitzari.
-5. pausoa: Goazen jolastera!
gink
Nola jolastu?
-Hartu kutxa eskuekin, bota kanika kutxara eta eskuen mugimenduarekin kanika tutuz tutu pasatu beharko dugu, ordenean; 1 zenbakidunetik hasi, bigarrenetik pasa eta horrela tutu guztietatik kanika pasatzea lortu arte.
-Beste aldaera bat; Tutuen koloreko txarteltxoak egin, nahastu eta kartak bezala bata bestearen ondoan jarri. Segida hori osatzea lortu beharko duzu kanika tutuz tutu pasata. 
 

Jolasa: ETXEKO GINKANAK

Etxeko gauza mordoarekin primeran pasa genezake. Hona hemen adibide batzuk:
 
1. Egin ibilbide bat etxean zehar. Ez daukagu zeloa erabili beharrik hau egiteko. 
Hartu egunkari orri bat partaide bakoitzak eta pelota bat egin. Pajitak banatu partaideen artean eta hasiera lerroan kokatu. Putz eginez, ibilbide bukaerara iritsi beharko gara marketatik atera gabe. Prest? 3, 2, 1, ... EKIN!
 
putz
 
2. Mahaiaren alde batean, zeloarekin plastikosko edalontzi batzuk itsatsi. Gu, mahaiaren beste aldean kokatuko gara, komuneko edo sukaldeko paperaren tutuarekin eta pelota bat egingo dugu orri batekin edo pinpon pilota bat erabil genezake. Helburua, beste alde horretatik putz eginez, pelota edalontzietan sartzea izango da. 3,2,1 PUTZZZZZZZ!
ptz
 
  ATXUTXIKARAOKEA:
karaokea
Orain, egin lekua egongelan, hartu zerbait mikrofono bezala egiteko eta goazen abestera eta dantzatzera! Prest, egin klik "abestu"-n.

AUKERA BERRIAK (EN TOL SARMIENTO): Abestu

BURUZ BEHERA (HUNTZA): Abestu

PARIS (IZARO): Abestu

NORA (NOGEN): Abestu

 

Elkarbanatu gurekin zuen artelanen argazkiak edo idatzi proposamen berriekin: atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus -era edo whatsapp bidez 688751908 ra bidalita. EKIN ATXUTXIREKIN!