Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Materiala ATXUTXI ETXIAN APIRILAK 9

APIRILAK 9

A9

 

Eskulana: EFEKTU OPTIKOA

 
efektu

Eskuaren efektu optikoaren arrakasta ikusita, hona hemen beste proposamen dibertigarri eta ero bat. Espiral efektu optikoa! Honetarako orri zuria, arkatza, errotulki beltza eta koloretako margoak beharko ditugu
Eman beharreko apusuak:

a pausu

1. Moztu orria karratu forman eta markatu erdiko puntua.

2. Erdiko puntuan hasita, hasi kurbak egiten orri ertzeraino.

3. Bete orri osoa kurbak eginez. Osoa betetzerakoan errepasatu marra guztiak errotulkiz eta arkatzez egindakoa ezabatu.

b pausuak

4. Espial bakoitzeko tarteak kurbekin bete, erditik haita kanporantz, honek emango dio efektua gure irudiari.

5. Kurba hauek lotu tarte guztiekin.

6. Errepasatu errotulkiarekin.

3c pasusuak

7. Hasi kolorea ematen espiral bakoitzari. Honetarako gama bereko koloreak bildu eta tartekatu egingo ditugu: berde argia, berdea eta berde iluna adibidez. Margozterako orduan, eskinak, gogor marraztu. Erdirantz joan ahala suabeago, eta erdi tartea zuriz utziko dugu efektua egiteko. beste hormarantz hurbildu ahala fuerteago margoztuko dugu. Horrela tarte bakoitza.

8. Egin gauza bera hurrengo blokeekin. Gogoratu, gama bereko koloreak erabiltzea.

9. Marrazki osoa bete dugunean, borragoma batekin, espiral bakoitzeko tartea ezabatu dezakegu kurba jarraituz.

emaitza

efekt

 

Erronka: TELEFONO DEIAK.

Bigarren proposamen honetan hurrengo erronka proposatzen dizuegu. Prest?

Egun asko dira etxean sartuta daramazkigunak eta ziurrenik lagun edota senide askoren berririk ez dugula.

Nola egongo ote dira? Zer egiten ari ote dira egun hauetan? 

Hortxe gure #ATXUTXIERRONKA! 3 dei egin beharko dizkiezu burura etorri zaizkizun horiei eta erronka bera proposatu!

TELEFONOZ

 

Elkarbanatu gurekin zuen artelanen argazkiak edo idatzi proposamen berriekin: atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus -era edo whatsapp bidez 688751908 ra bidalita. EKIN ATXUTXIREKIN!