Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Materiala ATXUTXI ETXIAN APIRILAK 8

APIRILAK 8

A8

 

Eskulanak: ANIMALI ITZALAK

Ziur zuen jostailen kutxan animalia mordoa dagoela.Gaurko proposamen honetan, egunotako eguzki izpiak aprobetxatuko ditugu eta hauekin, gure animalien itzalak marraztuko ditugu.

itzalak

Honetarako orri zuria, arkatza eta animalitxoak beharko ditugu. Prest?

Jar zaitez leihotik, gertu edo balkoian, eguzkiak jotzen duen tokian. Orri zuria prestatu eta animmalia jarri honen gainean eguzkiak itzala egiten diola ziurtatuz. Eguzkirik ezean, linterna edo lanpara bat ere erabil dezakegu, noski.

Itzala ikusten dugunean hau errepasatzea soilik eztzaigu falta eta TATXAN! bertan izango dugu gure animalia handituta. Hau kolorez betetzeko erabil genezake.

Eskulana: JARRAITU ARGAZKIA

girafa

Eskulan dibertigarri honetarako etxetik dauzkagun aldizkari edo argazki zaharrak erabiliko ditugu. Honetan, aurkitu zuk nahi duzun buru, lore edota animalia, moztu eta itsatsi orri zurian, nahi duzun tokian. Begiratuiozu segudundu batzuk eta imagina ezazu... Nolako gorputza du? Non dago ure pertsonaia? Zer ari da egiten? Ondo pentsatu ostean ekin marrazteari. Mila aukera dauzkazu! Marrazki berdinean aurpegi ezberdinak itsatsi ditzakezu nozki!

Ariketa hau gure edo etxekoen argazkiekin ere egin dezakegu! Edo kuadro famatu bateko irudiarekin: Ikusi gure Mona Lisa zenbat forma eta lekutan marraztu dugun...

itzalak

Edo etxeko beste objektu batzuk hartuta...

ereduak

Orain zure txanda da, EKIN IRUDIMENARI ETA EZ AHAZTU GUREKIN ELKARBANATZEA!

Elkarbanatu gurekin zuen artelanen argazkiak edo idatzi proposamen berriekin: atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus -era edo whatsapp bidez 688751908 ra bidalita. EKIN ATXUTXIREKIN!