APIRILAK 7
Eskulana: KORONAMALOA
Euskal herriko ortuetan, bertako produktuak babesteko txorimaloak jartzen dituzte baserritarrek eta hauetan bezala, Elgoibarko zenbait balkoietan ikusi ditugu zenbait koronamalo. Ideia dibertigarri hau da eguneko lehen proposamena, gure etxekoak babesteko KORONAMALOA egitea.
Honetarako kartoizko kutxa bat hartu eta apaindu egingo dugu etxetik aurkitzen ditugun materialekin edota margoekin. Erratz baten makilari lotu eta hau erropa koloretsuekin ere jantzi dezakegu.
Prest gure KORONAMALOA egiteko???
Hemen Elgoibarko beste balkoi batean aurkitutako laguna.
Eskulana: ERDI ETA ERDI
Hurrengo proposamen honetarako gure argazki bat beharko dugu, edo etxeko beste batena. Hau orri handi batean inprimatu eta erditik moztuko dugu.
Hurrengo pausua argazki erdia orri zuri batean itsastea izango da.
Orri erdi horretan falta zaigun argazki zatia osatu beharko dugu. Hartu arkatza eta eredua jarraituz marraztu zure beste aurpegi zatia.
Bukatzeko emoiozu kolorea!
Elkarbanatu gurekin zuen artelanen argazkiak edo idatzi proposamen berriekin: atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus -era edo whatsapp bidez 688751908 ra bidalita. EKIN ATXUTXIREKIN!