APIRILAK 6
Ipuina: "GAXUXAREN KLARION MAGIKOA" Julene
Gaurko Ipuina Aiaraldetik iritsi zaigu, Kokoriko Hezkuntza Faktoriako kideen eskutik. Julenek kontatuko digu Gaxuxaren klarion magikoaren istorioa. Egin Klik irudian erta gozatu.
Eskulana: BETAURREKO DIBERTIGARRIAK
Horrenbeste bizkotxo eta tortilla egin ostean ziurrenik, arrautza kaja baten batzuk berziklatzeko saskian izango dituzue. Eskulan honetarako hauetako bat beharko dugu, baita tenpera edo errotuliak ere.
Nagusi baten laguntzaz, binaka moztuko ditugu arrautzen gordelekuak eta hauen azpikaldea ere, honetatik ikusteko besteko borobil bat eginez.
Nahi duzun kolorez margoztu beharko dituzu orain eta bukatzeko, zotz luze bat itsasi beharko diozu alde batean, bertatik heldu eta maskara lez erabiltzeko.
Bidaliguzue etxekoen argazkia hauekin jantzita!
Jolasa: TEXTURA BIKOTE JOLASA
Materiala:
- Kartulina edo kartoia.
- Testura desberdineko materialak (etxean dauzkagunen artean aukeratuko ditugu)
- Kola
- Artaziak
- Arkatza
- Zaku edo kaxa bat
Nola egin?
Bikoteak egiteko betiko jolasa bezalakoa da baina kasu honetan, ukimenaren bidez egin beharko ditugu bikoteak, piezak nolakoak diren ikusi gabe.
Lehenik eta behin, karratu txikiak egingo ditugu kartulina, kartoia, egur zatiak… etxean daukaguna erabiliko dugu baina papera baino gogorragoa den material batekin egitea gomendatzen da.
Ondoren, testura desberdina dauzkaten materialak pegatuko ditugu (bakoitzetik bi). Garrantzitsua da materialak beraien arteko desberdintasunak izatea, identifikazioa errazagoa izan dadin.
Etxean dauzkazuen gauzak pegatu ahal dituzue, ondoren adibide batzuk lagatzen dizkizuegu baina holakorik ez badaukazue zuen imajinazioa erabili eta ekin testura desberdinak etxetik bilatzera! (6 elementurekin nahikoa da). Adibidez: Dilistak, artilea, kotoia, plastikoa, papera, arroza, botoiak
Behin bikoteak eginda daudela kola lehortzen utziko dugu eta zaku edo kutxa baten sartuko ditugu.
Nola egingo dugu erruleta?
Oso erraza da! Kartulina, borobil formarekin moztuko dugu eta 6 zatitan banatuko dugu. Dauzkagun kartulina zati desberdinetan, erabili ditugun elementuak itsatsiko ditugu. Erdian zulo bat egin eta arkatza pasatuko dugu erditik.
Jolasa prest daukagu! erruletari peonza bat bezala buelta eman eta lurra jotzen duen elementua bilatu beharko dugu gure zakuan begiak itxita! Gogoratu…bikoteak atera behar ditugula! ANIMO ETA ASKO DISFRUTATU!