APIRILAK 2
ETXEKO GINKANAK
Gaurkoan etxean egin ditzazkegun jolasak proposatuko dizkizuegu.
Etxeko guztiak bildu eta goazen jolastera! PREST?
1. JOLASA:
Lotu platano edo ur botila bat gerrian eta gutxinaka gutxinaka, gerria astinduz, laranja edo pilota bat garraitu beharko dugu ibilbide batean zehar.
2. JOLASA:
Galtzerdi luze batzuk hartu eta bertan laranja edo pilota bat sartuko dugu eta ondoren buruan jrriko dugu hau, elefante batzuk bagina bezala. Ibilbide baten zehar botila edo objektuak jarriko ditugu eta helburua, hauek botatzea izango da.
3. JOLASA
Proba honetan, gaileta bat bekokian jarriko dugu eta eskuak erabili gabe, ahoraino heltzea lortu beharko dugu.Honetarako ahalik eta keinu gehien egin beharko ditugu, gaileta aurpegian zehar garraiatzeko. Eroriz gero, berriz hasi beharko dugu bekokitik!
4. JOLASA
Proba hau egiteko bi soka edo lokarri beharko ditugu eta bi partaide. Eskuak lotu beharko ditugu irudian azaltzen den bezala. Behin bi partaideak lotuta, eta soken korapiloak askatu gabe, nola askatuko dira bi partaideak? Egin saiakera eta bidaliguzue emaitza! Hortxe gure #atxutxierronka.
Emaitza bihar emango dizuegu.