Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Materiala ATXUTXI ETXIAN APIRILAK 17

APIRILAK 17

AP17


Eskulana: ARTILEZKO POTOA

POT

Gaurko eskulan honetarako, plastikozko edalontzie edo pote bat beharko dugu eta koloretako artilea.

Hona hemen pausuz pausu egin beharrekoak.

-Lehenik eta behin edalontziaren goikaldean, markak egingo ditugu, batetik bestera distantzia berdina mantenduz.

-Guraizeen laguntzak marka horretan hasita moztu goitik beheraino zuzen, azalean tartetxo bat utzita.

-Edalontziaren tira bat hartuta, artilea sartu eta korapilo bat egingo dugu behekaldean eta ondoren barruan sartuko dugu ed¡z dadin ikusi.

-Astiro astiro, tiraz tira joango gara artilea pasatuz, bat kanpoaldetik, bestean barrukaldetik, tartekatz.

-Kolorez aldatzeko, artilea bi ahuen artean korapiloa egin eta listo, jarraitu barrutik eta kanpotik, edalontzia estaltzen. Nahibeste kolorez aldatu dezakezu.

Bukatzeko, irudian bezala trentza bi egin eta goikaldea eta behekaldea apaindu ditzazkezu, hauek kolarekin itsatsiz.

eda

b c

 

ENE KANTAK KARAOKEA

Hurrengo linkean sartu eta egin kantu eta dantzan Ene Kanteko kideekin. Kantu mordoa aurkituko dituzueelkarrekin primeran pasatzeko! Ekin eskeletoa mugitzeari!!!

b

ENE KANTAK

Elkarbanatu gurekin zuen artelanen argazkiak edo idatzi proposamen berriekin: atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus -era edo whatsapp bidez 688751908 ra bidalita. EKIN ATXUTXIREKIN!