Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Materiala ATXUTXI ETXIAN APIRILAK 16

APIRILAK 16

ap 16

 

Eskulana: MAKARROI BIDEA

Psikomotrizitate fina lantzeko eskulan batekin gatoz gaurkoan. Zapata edo gaileta kaja bat hartu eta hoen kartoia erabiliz sortuko dugu gaurko eskulana.

makarroi

Honetarako kartoia, kola, makarroiak eta artilea beharko ditugu. Nahi izanez gero tenperak ere.

Kartoian zehar makarroiak itsatsiko ditugu. Makarroi batetik bestera tartea utziz. Lehortzen utzi eta ondoren hauek margoztu ditzakegu.

Lehordagoenean artile tirak moztu eta helburua makarroiz makarroi artile tirak igarotzea izango da, ibilbide ezberdinak eginez.

Prest? Egixu zeurea!

Errezeta: KALABAZA TARTA

Kalabaza sasoia hastera doa eta ordu erdi nahikoa izango dugu kalabaza tarta eder bat prestatzeko. Gero, 40 minutu beharko ditugu labean. Goxo goxoa irtengo zaizue, eta zihur denek etxeko primeran pasako dutela!

null

Osagaiak:

  • Hostopila (400 gr.)

  • Intxaur zatiak

  • Azukre hautsa (150 gr.)

  • Esnegaina (25 cl.)

  • koilara txiki bat kanela

  • Kalabaza (400 gr.)

  • Arrautzak, 3

  • Maizena (30 gr.)

  • Banilla-landarea duen azukrea (sobre bat)

 

Prozedura:

 1. Zuritu, garbitu eta zatitu kalabaza. Gero, egosten jarri hogei bat minutuz. Kalabaza okela erraz zeharkatu behar du aizto batek.

2. Berotu labea 210 gradutara. Bitartean, egin purea kalabazarekin.

3. Zabaldu hostopila eta sardexkarekin zulatu.

4. Nahastu arrautzak eta azukrea pasta zuri eta harro bat lortu arte. Gehitu maizena lehenengo eta esne-gaina gero. Azkenik, kalabaza gehitu.

5. Prestatu moldea eta bota masa hostopilaren gainera. Sartu dena labean 35-40 bat minutuz (210 gradu).

6. Hozten utzi jan aurretik. On egin!

 

Elkarbanatu gurekin zuen artelanen argazkiak edo idatzi proposamen berriekin: atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus -era edo whatsapp bidez 688751908 ra bidalita. EKIN ATXUTXIREKIN!