APIRILAK 14
Eskulana: TUTU ERAIKINAK
Egunotan ziur tutu mordoa bildu dituzuela eskulanak egiteko. Horrela ez bada hasi hauek biltzen hurrengo eskulana egiteko. B plan bat ere prest daukagu tuturik izan ezean, lasai.
Tutu eraikinen jostailu hau egiteko beharrezko materiala:
-Komuneko edo sukaldeko paperaren tutuak
-Tenperak
-Pintzela
-Guraizeak
Eman beharreko pausoak:
Lehenik eta behin tutuak moztuko ditugu tamaina ezberdinetan. Batzuk beste batzuk baino luzeagoak izan daitezen. Ondoren hauetako bakoitzari, goiko aldean eta behealdean zentimetro bateko mozketak egingo dizkiogu. Saiatu tutu guztietan mozketa hauen artean tarte berdina husten. Honek, eraikinak egiterakoan asko lagunduko digu.
Tutu guztiak prest ditugunean, tenperekin margotuko ditugu. Lehortzen utzi eta lehortutakoan JOLASTERA!!!!
Tuturik bildu ezean, hemen B PLANA.
Hartu kartoizko kutxak eta zatitan moztuko ditugu, ahalik eta zuzuenen eta tutuekin bezala zentrimetro bateko mozketak egingo ditugu, batetik bestera distantzia bera mantenduz.
Esperimentazioa: TENPERARI PUTZ
Hurrengo proposamen honetan tenperekin jolas bat proposatzen dizuegu. Hartu orri zuri bat eta bota tenpera tanta potolo batzuk. Laztotxo baten laguntzaz, tenperari putz egingo diogu forma ezberdinak lortuz. Tenpera arinagoa izan dadin ur pizkatekin nahasten badugu askoz forma anitzagoak lortuko ditugu eta ez dugu horren fuerte putz egin beharko.