Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zure irrien egarri

Zure irrien egarri

2014/07/04

Atxutxiamaika Aisialdi Taldeak "Cup Song" kantuaren bertsioaren grabaketa egin du Udako Txokoetan. Hemen duzue abestia entzuteko eta abesteko aukera!

Jolas, kantu eta barre,
elkarlana dogu bide.
Guraso, haur, hezitzaile,
danok euskararen alde,
bidian baturik gaude
 
Hamen da Atxutxi
zure irrien egarri,
ez zaittez lurrian jarri
altxa gora ta etorri,
besotik heldu alkarri.
 
Atxutxi, atxutxi,
zure irrien egarri.
Geure erronka argi;
euskara dogu aldarri,
etorkizunerantz zubi.
 
Pixkanaka pixkanaka
bidia urratuz pausoka.
Beldur barik oihuka
eskuak altxa goraka;
gora atxutxiamaika!!
 
Hamen da Atxutxi
zure irrien egarri,
ez zaittez lurrian jarri
altxa gora ta etorri,
besotik heldu alkarri.
 
Atxutxi, atxutxi,
zure irrien egarri.
Geure erronka argi;
euskara dogu aldarri,
etorkizunerantz zubi.
 
Hamen da, Atxutxi
zure irrien egarri,
ez zaittez lurrian jarri
altxa gora ta etorri,
besotik heldu alkarri.

 

Hitzak eta ahotsa: Maialen Arnedo 

Ahotsa: Mikel Etxaniz 

Grabaketa lanak: Aitor Nova 

Umeen ahotsak:

Kira Zubizarreta,  Sara Oyarzabal, Unax Tapia, Elen Beristain, Hugo Sagala, Mikel Bergua, Iker Espiga, Miren Serrano, Iker  Izagirre, Marina Fernandez.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Zure irrien egarri

Cup song