Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zumalakarregi eta euskal errepublika hitzaldia, martxoaren 27an

Zumalakarregi eta euskal errepublika hitzaldia, martxoaren 27an

2025/03/25

Jose Mari Esparza idazlea eta editorea izango dugu Elgoibarren, Zumalacárregui y la República de los Pirineos liburuaren aurkezpenarekin.

Jose Mari Esparza Zabalegi (Tafalla, Nafarroa, 1951) idazlea eta editorea da, kultur eragilea, Txalaparta argitaletxearen eta Altafalla kultur elkartearen sortzailea.

 

Liburu honetan egileak uko egiten dio euskaldunen karlistaldietako parte hartzea dema dinastiko batean erregegai baten ala bestearen alde egitea izan zelako tesiari. Aitzitik, motibazio nagusia foruak eta berauek eskaintzen zieten burujabetza defendatzea izan zela azpimarratzen du. Hori ez ezik, errepublika independente bat sortzea ere aukeren artean egon zela aldarrikatzen du, makina bat bisitari eta behatzaileren lekukotzak biltzen dituelarik.

 

 

Eguna: Martxoak 27, osteguna

Ordua: 19.00

Tokia: Aita Agirre Kulturguneko areto nagusia.

 

 

Antolatzailea: Illunberri Achademia – Elgoibarko Izarra

Laguntzailea: Elgoibarko Udala.