Zumaiako marearteko fauna eta geologia ezagutzeko irteera
Marearteko fauna eta bertako geologia ezagutzeko irteera antolatu dugu "Gure natura ezagutzen" egitasmoaren baitan.
Elgoibarko Baso Biziak elkarteak, Morkaiko Mendizaleen elkarteak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak beste zenbait herritarrekin batera urteko programa honetan bat egin dugu elgoibartarren artean naturarekiko zaletasuna sustatu eta Elgoibarko nahiz inguruetako natura-ezagutza areagotzeko helburuarekin.
Oraingoan, Zumaiara joango gara. Goizean, marearteko fauna ezagutuko dugu Algorri Zentroaren eskutik. Arratsaldean, aldiz, Ibabe Urzelaik eta Kizkitza Agirrek inguruko geologia ezagutzeko azalpenak emango dizkigute.
Izena emateko, egin klik: