Zein da euskararen osasuna Osakidetzan?
Garbiñe Garaik eta Ana Bereziartuak izango dute galdera horri eta beste batzuei erantzuteko ardura. Apirilaren 1ean izango da ekitaldia, Aita Agirre kulturgunean.
Zergatik eta zertarako euskaldun? programaren baitako beste emanaldi bat dugu honako hau.
Zer dator Osakidetzako Euskara Planean?
Zein da Debabarreneko ESIaren eta Elgoibarko Osasun Zentroaren egoera?
Zer lortu da? Zer dago hobetu beharrean?
Zein dira Euskara Plana errealitatera eramateko dauden zailtasunak?
Zein dira zerbitzua euskaraz jaso nahi duten herritarrek izaten dituzten trabak?
Garbiñe Garai eta Ana Bereziartua izango dira gonbidatuak. Garbiñe Garai Euskararen Normalkutzako teknikaria da Debabarreneko ESIn (Osakidetza). Ana Bereziartua, berriz, Elgoibarko osasun etxeko erizaina da.
Noiz: apirilak 1, asteartea
Ordua: 18:30
Non: Aita Agirre kulturgunean
Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra eta Elgoibarko Udala.
Laguntzaileak: Osakidetza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.