Zapatu honetan txosnaren bueltan bilduko gara,nahi baduzue
Elgoibarren hileko azken zapatuetan izaten den feriaren bueltan antolatzen da txosna, eta irailekoa Elgoibarko Izarrak prestatuko du. Zapatu honetan izango da (hilak 27), Kultur Etxearen parean, eta aurten ere pa amb tomaquet pintxoak eskainiko ditugu goizeko 11:00etatik aurrera. Animatu, plan hoberik ez badaukazue!
Iaz pa amb tomaquet (pan-tumaca nahi baduzue; ogia tomatearekin, alegia) pintxoak izan zuen arrakasta eta estimazioa ikusita (dena amaitu zen), pintxoa ez aldatzea erabaki dugu. Beraz, aurten ere Katalunian hain ezaguna eta estimatua den pintxoa eskainiko dugu euro baten truke. Dena dela, txorizo-pintxoak ere eskainiko ditugu, betiko pintxoak nahiago dituztenentzat. 400 pintxo izango dira guztira, eta pintxoei laguntzeko edaria ere nahi beste izango da.
Plan hoberik ez badaukazue, azaldu Kultur Etxearen parean izango den txosnara. 11:00ak aldean zabalduko dugu txosna, eta 14:30ak aldera arte egongo gara bertan.