Zabalik dago TERTULIAK programan izena emateko epea
Euskaraz berba egiteko erraztasuna lortu nahi dutenei zuzendutako programa da Tertuliak, eta dagoeneko zabalik dago 2018-2019 ikasturtean izena emateko epea.
2001ean jarri genuen martxan Tertuliak programa euskaraz berba egin nahi baina erraztasunik edo aukerarik ez daukatenentzat. Lauzpabost laguneko taldeak osatzen dira, eta talde bakoitzean euskaraz ondo dakien lagun bat egoten da, taldea dinamizatzeko.
Urrian hasi eta ekainera arte iraungo du ikasturteak, eta programaren oinarrian astero izaten den ordubeteko tertulia-saioa dago. Tertuliak programa doan da eta izena emateko epea urriaren 11n amaituko da.
Beraz, programan parte hartzera gonbidatuta daude euskaraz berba egin nahi baina horretarako aukerarik edo erraztasunik ez daukaten bazkide eta herritar guztiak. 2017-2018 ikasturtean, adibidez, 46 lagunek parte hartu zuten, 10 taldetan banatuta.
Programaren eragileak Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, AEK euskaltegia, eta Udal Euskaltegia dira, eta Udalak diruz laguntzen du.
Izena emateko eta informazio gehiago:
- https://labur.eus/tertuliak
- Elgoibarko Izarra - elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus - 943 74 16 26
- AEK euskaltegia - elgoibar@aek.eus - 607 601 423
- Udal Euskaltegia - udaleuskaltegia.elgoibar@debabe.eus 943 74 27 31