Zabalik dago Euskara ala Ezkara Literaturan? jardunaldian izen emateko epea
Urriaren 7an, larunbata, izango da aurtengo jardunaldia, eta euskal literatura izango da gaia.
Zelako da euskal irakurlea? Zein gara eta zenbat? Zelakoa da gure lengoaia literarioa? Nondik edaten dugu? Zer itzultzen dugu eta zer ez? Zergatik? Nola sortzen da irakurlea? Zelan ematen da literaturzaletasunaren transmisioa? Nork-Nori-Nork?
Literatura izango da aurtengo gaia. Galdera horiei erantzuten saiatuko gara euskal literatura hobeto ezagutzeko helburuarekin. Idazleen sormen lanekin gozatzea, literatur munduko eragile batzuen azterketak eta gogoetak entzutea, literaturari lotutako gai jakin batzuen gainean hausnartzea, edota, finean, euskal literaturaren munduarekin gozatu eta euskalduntasunari hainbeste ematen dion atal hau hobeto ezagutzeko antolatu dugu aurtengo jardunaldia.
Eguna: urriak 7, larunbata (9:30 – 14:30)
Tokia: Elgoibarko IMH Campus ikastetxea
Prezioa: 22 € / 30 € (pintxo-bazkarira geratuz gero)
20 € / 27 € (Elgoibarko Izarrako bazkideek)
Info gehiago eta izen-ematea:
· Izena emateko: https://labur.eus/q39qe
· elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus
· 943 74 16 26
Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea eta Elgoibarko Udala.
Laguntzaileak: IMH Campus eta DANOBAT Group.
Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.