Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Xabier Leteren poesia eta kantagintzan sakondu nahi?

Xabier Leteren poesia eta kantagintzan sakondu nahi?

2024/05/10

Zergatik eta zertarako euskaldun? programaren baitan, Xabier Leteren poesia eta kantagintza landuko ditugu maiatzaren 15ean izango dugun hitzaldian. Alex Gurrutxaga zarauztarra izango da hizlaria.

Hau izango da Zergatik eta zertarako euskaldun? programaren aurtengo azken emanaldia, eta, esan bezala, Xabier Leteren poesia eta kantagintza landuko ditugu.

Hitzaldian Xabier Leteren ibilbideaz eta bere obraz jardungo du Ales Gurrutxagak, obra horren aro nagusiak ezagutu eta gako estilistiko nahiz filosofiko nagusiak azalduz. Leteren ibilbidea dagokion testuinguruarekin lotuko dugu, hala beste sortzaileak gogoan hartuz nola Euskal Herriaren aldaketak aipatuz. Parte-hartzaileek aukera izango dute euren intereseko poema, abesti eta gaien inguruan hitz egiteko.

Alex Gurrutxaga (Zarautz, 1988). Literatura du pasio eta ofizio, bereziki euskal literatura. EHUko irakaslea da, eta Xabier Leteren obrari buruz egin zuen doktore tesia. Seguru dago euskaldun gehienok dugula Leteren obra barruan, gehiago edo gutxiago. Horregatik ikertu du, Lete pixka bat gu ere badelako, eta berari buruz ari garenean gutaz ere ari garelako.

 

Eguna: maiatzak 15, asteazkena

Ordua: 18:00

Tokia: Aita Agirre kulturgunean  

 

Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra  eta Elgoibarko Udala

Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza