Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Uxue Alberdik Maialen Lujanbio elkarrizketatuko du

Uxue Alberdik Maialen Lujanbio elkarrizketatuko du

2017/02/23

Martxoaren 1ean Maialen Lujanbio Elgoibarren izango da, baina oraingoan ez da bertsotara etorriko. Uxue Alberdik egingo dion elkarrizketan euskararen gainean berba egingo digu Hernaniko bertsolariak. Kultur Etxean izango da elkarrizketa, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Euskaratik eta euskaraz, herri hau sortzen izango da elkarrizketaren izenburua, eta euskararen gainean Maialenek dituen iritzi eta gogoeten gainean galdetuko dio Uxuek.

Elkarrizketaren iturburuan Maialen Lujanbiok Euskadi Irratian egindako bi gogoeta daude:

 

a)  Mundua delakoan

b)  Euskaraharaino

c) Trabatik estorbura

 

Maialenek bi grabazio horietan esandakoen gainean galdetuko dio, batez ere, Uxuek.

Elkarrizketa, esan bezala, martxoaren 1ean (asteazkena) izango da, Kultur Etxeko hitzaldi-gelan, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Elgoibarko Izarrak antolatu du, Udalarekin lankidetzan, eta Gipuzkoa Foru Aldundiak diruz lagundu du.