Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Umeen eta Nerabeen Jai Batzordeak eratu nahi ditugu.

Umeen eta Nerabeen Jai Batzordeak eratu nahi ditugu.

2025/02/11

Jai Batzorde horien helburua umeak eta nerabeak Elgoibarko jaien bueltan eragile izateko baliabideak eskaintzea da.

Jaien inguruko gogoeta eta iritzi jasoketa egiteaz gain, Umeen Eguneko eta Nerabeen Eguneko egitarauaren diseinua, antolaketa eta ebaluazioa egingo dira. Hori horrela, bertaratzen direnek beren egunean zer eta nola egin nahi duten erabakitzeko eta gauzatzeko aukera izango dute.

Batzorde horien datak hauek izango dira (mokadutxoa ere egingo dugu bertan):

  • Umeen Eguneko batzordea: otsailak 21, Kultur Etxeko sotoan, 17:00etan 

Umeen batzordearen kartela ikusteko egin klik

  • Nerabeen Eguneko batzordea: martxoak 7, Aita Agirreko areto nagusian, 17:00etan.

Nerabeen batzordearen kartela ikusteko egin klik

 

Elgoibarko udalak antolatu eta Elgoibarko Izarrak kudeatuko ditu batzordeok, eta umeak eta nerabeak bertan parte hartzera animatu nahi ditugu.