Udaldirako hezitzaileak behar ditugu
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteak udaldiko eskaintzan lan egiteko hezitzaileak behar ditu. Apirilaren 13ra arte egongo da izena emateko aukera.
ESKATZEN DA:
- Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak amaituta izatea edota begirale titulua izatea.
- Ahozko euskara maila handia izatea.
BALORATUKO DA:
- Aisialdian lan-eskarmentua izatea.
- Elgoibarkoa izatea.
- Haur Hezkuntza eta Hezkuntza Premia Behar Berezietako ikasketak nahiz esperientzia izatea.
- Espezializazio ikastaroak egin izana.
- Herrigintzan jardun izana.
Curriculumak bidaltzeko epea: apirilak 13, igandea.
Non eta nola?: www.elgoibarkoizarra.eus webguneko lan poltsan zure curriculuma sartuta.
Kontuan hartu beharrekoak:
- Hautagaiek proba bat egin beharko dute eta hautaketa-sistemaren irizpideen araberako merituak ere baloratuko zaizkie.
- Elkarrizketak: apirilak 28-29
- Hautatuek oinarrizko prestakuntzan hartu beharko dute parte: maiatzak 24, 9:30-18:30
Harremanetarako: kudeaketa@elgoibarkoizarra.eus
943 741 626 / 643 499 169