Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Udako oporraldia antolatzeko parte-hartze saioak

Udako oporraldia antolatzeko parte-hartze saioak

2022/04/04

Aste honetan, apirilaren 6tik 8 ra, parte-hartze lanketa berezi bat gauzatuko da Ludotekan, HH5 - LH6 maila arteko haurrekin batera.

Atxutxiamaikak eta Ludotekak, udaberriko aisialdi eskaintzaren egitaraua prestatu eta izen emateak amaituta, udako aisialdi eskaintzaren prestaketari ekin diote. Programazioaren diseinu fasean aurkitzen dira eta hori herriko haurrekin elkarlanean burutuko dute.

Horretarako, aste honetan, apirilaren 6tik 8ra, dinamika ezberdinen bitartez, parte-hartze prozesu bat gauzatuko da Ludotekan. Honakoak dira saioak:

- Apirilak 6: HH5. maila eta LH1. maila arteko haurrak, 17:00etan, Ludotekan. Gometsen dinamika erabiliko da proposamenak gertatzeko.
- Apirilak 7: LH2 eta LH3. mailako haurrak, 17:00etan, Ludotekan. "Ideia zaparrada" dinamika bidez jasoko dira proposamenak.
- Apirilak 8: LH4. eta 6. maila arteko haurrak, 17:00etan, Ludotekan. "Berbaldia" dinamika bidez jasoko dira proposamenak. Saio honetan Aldenik Alden programako maiatza eta ekaineko asteburuetako ekintzak ere adostuko dira.

Prozesu hau Atxutxiamaikak eta Ludotekak elkarlanean antolatu dute Udalarekin lankidetzan.
Udako oporraldia antolatzeko parte-hartze saioak

Kartela