Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Udaberriko txokoetan eta Zarautzeko egonaldian izena emateko epea zabalik

Udaberriko txokoetan eta Zarautzeko egonaldian izena emateko epea zabalik

2017/03/06

Udaberriko oporraldiak heltzear daude, eta hauekin batera, Atxutxiamaikak eta Ludotekak, Udalarekin lankidetzan, haurrentzat antolatutako Udaberriko Txokoak eta Zarautzeko egonaldia. Txokoak 4 proiektutan banatu ditugu adinaren arabera: Apariketan (HH2-HH4), Firin-Faran (HH5-LH1), Abixadan (LH2-LH3) eta Aldenik Alden (LH4-LH6) Zarautzeko egonaldira. Izen ematea, martxoaren 6tik 16ra bitartean izango da eta txokoak apirilaren 10etik 21era bitartean izango dira, Zarautzeko egonaldia, berriz, apirilaren 18tik 21era.

Izen ematea*

Martxoaren 6tik 16era bitartean egin ahal izango da, eta, hiru aukera dituzu hau egiteko:

§  Elgoibarko Izarran: astelehenetik ostiralera, 08:30-14:00 eta 16:00-18:00 bitartean (ostiral arratsaldeak itxita).                   

   943 741 626 aisialdia@elgoibarkoizarra.eus.

§  Ludotekan: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 19:00etara.  943 748 883 ludoteka@elgoibar.org

§  Beheko loturetan "klik" eginez.

 

 *Plazak mugatuak dira.


Apariketan (HH2-HH4) egin "klik"
 
 
 
  • Firin-Faran (HH5-LH1) egin "klik"
  • Firin- faran (HH5-Lh1) egin "klik"
  •  


    Aldenik-Alden (LH4-LH6) egin "kllik"

    Ordainketak**:

    Kontu korronte bidez egingo dira. - Kuota bi zatitan ordaintzeko aukera egongo da (erdia izena ematean eta beste erdia udalekua hasi baino 15 egun lehenago). Izen ematea behin betikoa izan dadin, izen-emate fitxa beteta eta ordainketa eginda egon beharko dira.

    Deskontuak baliatzeko, bakoitzaren ziurtagiria Elgoibarko Izarrako bulegoan aurkeztu behar duzue 5 eguneko epean.

    **Kuota ordaintzeko erraztasunak jarriko ditugu.

    ES35 2095 5036 58 1070736292 (KUTXABANK)   

    ES55 3035 0007 23 0070065514 (LABORAL KUTXA).  

    Kontzeptua: umearen izen-abizenak + Proiektua.