UDABERRIKO OPORRALDIA BERTAN BEHERA!
Azken egun/orduetan gobernuak hartu dituen neurriak ikusirik eta egoeraren larritasuna aintzat hartuta, Udaberriko Oporraldirako antolatutako eskaintza guztia bertan behera geratu da.
Momentu honetan bizitzak erdigunean jarri behar ditugu eta elkar zaindu. Guk, bitartean lanean jarraituko dugu eta udaberrikoa aurrera atera ezin arren, Udako Oporraldia gogo eta indar gehiagorekin antolatzen dihardugu. Laister izango duzue honen berri.
Besarkada estu bat, animo asko eta esandakoa, zaindu!
Atxutxiamaika (Elgoibarko Izarra), Ludoteka (Zehar "Heziketa eta Programak") eta Elgoibarko Udala