Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Talo tailerra familian

Talo tailerra familian

2016/11/11

Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin taloak egiteko tailerra antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak Udalarekin lankidetzan, HH4-LH3 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.

Noiz: azaroaren 19an, zapatuan. 10:00etatik 13:00etara. 

Nun: Zubi ondo Elkartean.

                          
Ikastaroan parte hartzeko:

§  Ikastaroaren helburua hizkuntza transmisioa lantzea izanik, euskararekiko jarrera positiboa eskatzen da.

§  Ume bakoitzarekin guraso bakarrak hartu ahalko du parte.

§  Saioaren prezioa 6 eurokoa da (bazkideentzat 5€) eta ikastaroan bertan ordaindu beharko da. Diru kopuru zehatza ekartzea gomendatzen da.

§  OHARRA: Tailerra euskera hutsean izango den arren, euskeraz ez dakiten gurasoek ere bertan parte hartzeko lekua dute.

IZEN-EMATEA

Hemen egin dezakezu: KLIK

Azaroaren 17an, ostegunean, izango da azken eguna.

* Plazak mugatuak dira

INFORMAZIOA

943 74 16 26 (Jon)

aisialdia@elgoibarkoizarra.eus