Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Supermintzalaguna izateko prest?

Supermintzalaguna izateko prest?

2013/10/01

Abian da Mintzalagunen 20. kanpaina. Euskaraz aritzeko ohiturarik ez daukatenak eta badaukatenak astean ordubetez berriketara batzen dituen egitasmoa da Mintzalagun programa.

 

Euskaldun zaharrak eta berriak batu izan ditu Mintzalagun programak bere hogei urteko ibilbidean. Euskaraz jarduteko ohiturarik ez daukatenak eta badaukatenak astean urtebetez batzeko balio baitu programak. Euskararen alde egin eta euskarari aho berriak ematez gain, lagun berriak egiteko ere balio du Mintzalagun egitasmoak.

Azken urteotan 20-30 lagun inguruk hartu dute parte Elgoibarren, eta guztira 5.000 pertsonak Euskal Herrian.

Euskaldun zaharra izan eta euskararen alde zerbait gehiago egin nahi duzula? Euskararen mundura gerturatu berri direnei berriketa-gune bat emateko prest? EMAN IZENA!

Euskaldun berria izan edo euskaraz gutxi diharduzula-eta, berriketan jardun nahi duzula euskarari plaza berriak emanaz? EMAN IZENA!

Urriaren 11a da izena emateko azken eguna, baina gero ere, kurtsoan zehar eman daiteke izena. Horretarako, Elgoibarko Izarrak ubitarten daukan bulegora etorri edo idatzi bestela kudeaketa@elgoibarkoizarra.com helbidera. 

Informazio gehiago: www.mintzalaguna.org