Sukaldaritza Tailerra Familian
Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin Sukaldaritza Tailerra Familian antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak Udalarekin lankidetzan, HH4-LH3 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.
Noiz: Martxoaren 18an, zapatuan. 10:00etatik 13:00etara.
Non: Elgoibarko Ludotekan.
Ikastaroan parte hartzeko:
§ Ikastaroaren helburua hizkuntza transmisioa lantzea izanik, euskararekiko jarrera positiboa eskatzen da.
§ Ume bakoitzarekin guraso bakarrak hartu ahalko du parte.
§ Saioaren prezioa 5 eurokoa da (bazkideentzat 4,5€) eta ikastaroan bertan ordaindu beharko da. Diru kopuru zehatza ekartzea gomendatzen da.
§ OHARRA: Tailerra euskera hutsean izango den arren, euskeraz ez dakiten gurasoek ere bertan parte hartzeko lekua dute.
IZEN EMATEA:
Hemen egin dezakezu: "klik"
Martxoaren 15ean izango da izena emateko azken eguna
*Plaza mugatuak
Informazio gehiago:
943 74 16 26 (Jon)