Sukaldaritza ikastaroa familian
Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin sukaldaritza ikastaroa antolatu du Atxutxiamaikak HH4-LH2 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako. Bi saiotako ikastaroa izango da eta otsailaren 15ean eta 22an izango dira saioak.
Familia artean hizkuntza transmisioa lantzeko mila modu daudela badakigu, baina zer hobea sukaldean elkarrekin ondo pasatzea baino!
HH4 eta LH2 adin tarteko umeak dituzten familientzako sukaldaritza ikastaroa antolatu du Atxutxiamaikak. Otsailaren 15ean eta 22an, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara bitartean izango dira saioak, Ludotekan.
Hona hemen ikastaroan parte hartzeko baldintzak:
- Ikastaroaren helburua hizkuntza transmisioa lantzea izanik, gutxieneko euskara maila eskatuko zaie gurasoei.
- Ume bakoitzarekin guraso bakarrak hartu ahalko du parte.
- Bi saioen prezioa 8 eurokoa da (bazkideentzat 7) eta ikastaroan bertan ordaindu beharko da.
IZEN-EMATEA
Otsailaren 12a da izena emateko azken eguna.