Sukaldaritza ikastaroa familian
Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin sukaldaritza ikastaroa antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak HH4-LH2 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.
Familia artean hizkuntza transmisioa lantzeko mila modu daudela badakigu, baina zer hobea sukaldean elkarrekin ondo pasatzea baino! HH4 eta LH2 adin tarteko umeak dituzten familientzako sukaldaritza ikastaroa antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak. Abenduaren 19an izango da ikastaroa, Ludotekan. Hona hemen ikastaroan parte hartzeko baldintzak:
IZEN-EMATEA Hemen egin dezakezu: KLIK Abenduaren 16a da izena emateko azken eguna. INFORMAZIOA 943 74 16 26 (Mikel) aisialdia@elgoibarkoizarra.eus |