"Sugarren mende" liburuaren aurkezpena, TERTULIAK programaren ikasturte amaierarako
Aurten liburu baten aurkezpena izango dugu TERTULIAK programaren ikasturte amaierarako. Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965) eta Helena Xurio (Zugarramurdi, 1970) etorriko dira gurera Sugarren mende liburua aurkeztera.
“SUGARREN MENDE liburuan mendetako isiltasuna urratu dugu, eta mitologia zahar eta berria baztertu, ikerketa historikoaren bidez”.
Duela 410 urte burutu zen Logroñoko autodafea, zeinean erre egin baitzuten hainbat euskaldun, sorgintzat akusaturik. Hura ez zen, ordea, bakarra izan: mende batean barrena Inkisizioak segada ikaragarriak egin baitzituen Nafarroan, Erronkaribarretik Ameskoaraino, milaka herritar ehizatuz. Bordeleko Tribunalak, aldi berean, sutan ezarri zuen Lapurdi guztia, sekta satanikoaren aitzakian.
Zerk eraman zituen jurista eta teologo ilustratu haiek gure arbasoak sorginak zirela aitorraraztera?”
EGUNA: ekainak 24, osteguna
ORDUA: 19:00
TOKIA: Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian
COVID-19a dela-eta, aforoa mugatuta egongo da eta gonbidapena jaso behar da liburuaren aurkezpenera joateko. Gonbidapena Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunean jaso behar da.
· Aita Agirre kulturgunea 3, 3 ezkerra.
· 943 74 16 26 telefonoan
· elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus
ANTOLATZAILEAK: Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, AEK euskaltegia eta Udal Euskaltegia