Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sticker lehiaketa DBHko ikasleentzat

Sticker lehiaketa DBHko ikasleentzat

2025/04/16

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak Ikastolako eta Institutuko Euskara Batzordeak dinamizatzen ditu, eta beste hainbat ekintzen artean, sticker lehiaketa antolatu dugu. Maiatzaren 9a izango da parte hartzeko azken eguna.

Nerabeen artean euskalduntasuna sustatzeko egitasmoaren barruan, Ikastolako eta Insitituko DBHko Euskara Batzordeetan eragiten dihardu Atxutxiamaikak, eta hainbat ekimen egin ditugu ikasturtean zehar. Horien artean,sticker lehiaketa antolatu dugu ikastetxeekin elkarlanean, eta Elgoibarko Udalaren babesarekin.

Lehiaketaren helburua da ikus-entzunezkoetan erabiltzeko moduko euskarazko edukia sortzea. Edozein gairi buruzko stickerrak sortu daitezke, baina euskarazkoak izan beharko dira. Parte hartzaileek stickerra emailez bidali beharko dute aisialdia@elgoibarkoizarra.eus helbidera, Word edota PDF formatuan. Irabazleak 60 euro jasoko ditu eta bigarrenak, 40 euro. Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 9a izango da.

Informazio guztia, hemen.