Southako ikastolaren aldeko otarreak
Eibarko eta Elgoibarko lagun batzuekin batera, Southako ikastolaren aldeko otarreak saltzen jardun dugu abenduan. Denera, 37 otarre saldu ditugu Elgoibarren.
Arkaitz Iruretaren bidez jakin genuen Southako Eperra ikastolak otarreak saltzen zihardutela. Eta hori jakin genuenean, otarreak erosi eta Southako ikastolakoei laguntzeko aukera eman genien Elgoibarko Izarrako bazkideei. 15 lagunek esan ziguten otarrea nahi zutela.
Jakin nahi al duzue otarrean zer datorren?
- Ardi gazta (1 kg)
- Eztia gaztainatzea (500 gr)
-"Pate" ahate gibelarekin (200 gr)
- Bixkotx poltsa bat "artisanala" (200 gr)
Elgoibarren, esan bezala, 37 otarre saldu ditugu. Otarre bakoitzak 39 euroko prezioa zuenez, 1.443 euro joan dira Elgoibartik Zuberoara.
"Zuen parte hartzean bermatzen gira, esperantza dügü hemengo mozkinak ontsa gosatüko dütüzüela".
Gozatuko dugu, bai, eta gure gozamenak balio dezala Southako ikastola sendotzeko!