Santa Ageda bezpera Elgoibarko Izarrarekin
Aurten ere, otsailaren 4an, igandea, hitzordua izango dugu baserritarrekin Santa Ageda bezperan. 1994an berreskuratu zuen Elgoibarko Izarrak baserriz baserri kantuan eta eskean jarduteko ohitura zaharra. Beraz, 30. urteurrena izango da aurtengoa, eta eusteko asmoa daukagu baserritarrek haien etxeko atea zabaltzen diguten bitartean.
Bi plan prestatu ditugu:
1.- Helduena: goizeko 8:30ean elkartuko gara Kalegoen plazan. Bi taldetan banatu eta arratsaldeko 15:00ak arte jardungo dugu kantuan eta eskean.
2.- Atxutxiamaikarena: goizeko 10:00etan elkartuko gara Azkueko ermitan, eta 15:00ak arte jardungo dugu bertako baserrietan kantuan eta eskean.
Hiru taldeak bildu eta bazkari baten bueltan emango diogu amaiera Santa Ageda bezperako jardunari.
Urtarrilaren 29a izango da koruetan izena emateko azken eguna:
943 74 16 26 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus
Atxutxiamaikaren taldean izena emateko EGIN KLIK