Salgai izango dira bertso-jaialdirako sarrerak, abenduaren 12tik 23ra
Aurten ere punta-puntako bertso jaialdia antolatu dugu urteari agur esateko. Abenduaren 28an izango da, Herriko Antzokian, eta sarreren aurre-salmenta abenduaren 12tik 23ra izango da.
Ederra da aurtengorako prestatu dugun bertso-kartela; ea Herriko Antzokia bertsozalez betetzea lortzen dugun!
Bertsolariak
- Maialen Lujanbio
- Andoni Egaña
- Oihana Iguaran
- Amets Arzalluz
- Unai Iturriaga
Sarreren aurre-salmenta abenduaren 12tik 23ra izango da, eta Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen egoitzan eros daitezke. Epe hori amaitu ondoren, sarrerarik geratzen bada, egunean bertan salduko dira Herriko Antzokian.
Sarreren prezioa 11 euro izango da; 10 euro Elgoibarko Izarrako bazkideek.
Esan bezala, bertso-jaialdia abenduaren 28an izango da (asteazkena), Herriko Antzokian, gaueko 22:00etan hasita.
Bertso-jaialdia Elgoibarko Izarrak antolatzen du,Udalarekin lankidetzan.