Salgai dauzkagu Elgoibarko Izarraren aurtengo bertso-jaialdirako sarrerak
Abenduaren 26an, osteguna, izango da bertso-jaialdia, eta sarreren aurre-salmenta Elgoibarko Izarraren bulegoan izango da, abenduaren 9tik 20ra.
41 urte beteko ditu aurten Elgoibarko Izarrak urte amaieran antolatzen duen bertso jaialdiak. Hau da prestatu duguna.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio
Julio Soto
Oihana Iguaran
Agin Laburu
Xabat Illarregi
Gai-jartzailea: Imanol Artola Felix
Sarrerak Elgoibarko Izarrak Aita Agirre kulturgunean duen egoitzan eros daitezke abenduaren 9tik 20ra. Epe hori amaitu ondoren, sarrerarik geratzen bada, jaialdi egunean salduko dira Herriko Antzokiko takilan.
Sarrerak enkargatzeko: 943 741 626 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus
Sarreren prezioa: 13 euro (11 euro, Elgoibarko Izarrako bazkideek).
Bertso-jaialdia abenduaren 26an izango da (osteguna), Herriko Antzokian, iluntzeko 20:00etan hasita.
Antolatzailea: ELGOIBARKO IZARRA Euskaltzaleon Topagunea,
Elgoibarko Udalaren lankidetzarekin.
Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.