Salgai dauzkagu Elgoibarko Izarraren aurtengo bertso-jaialdirako sarrerak
Abenduaren 28an, osteguna, izango da bertso-jaialdia, eta sarreren aurre-salmenta abenduaren 11tik 22ra izango da.
40 urte beteko ditu aurten Elgoibarko Izarrak urte amaieran antolatzen duen bertso jaialdiak. Hau da prestatu duguna.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio
Sustrai Colina
Oihana Iguaran
Onintza Enbeita
Nerea Ibartzabal
Gai-jartzailea: Maite Berriozabal.
Sarrerak Elgoibarko Izarrak Aita Agirre kulturgunean duen egoitzan eros daitezke abenduaren 11 22ra. Epe hori amaitu ondoren, sarrerarik geratzen bada, jaialdi egunean salduko dira.
Sarrerak enkargatzeko: 943 741 626 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus
Sarreren prezioa: 13 euro (11 euro, Elgoibarko Izarrako bazkideek).
Bertso-jaialdia abenduaren 28an izango da (osteguna), Herriko Antzokian, iluntzeko 20:00etan hasita.
Antolatzailea: ELGOIBARKO IZARRA Euskaltzaleon Topagunea,
Elgoibarko Udalaren lankidetzarekin.
Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.