Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sabin Osoro hil da, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteko sortzaileetako bat

Sabin Osoro hil da, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteko sortzaileetako bat

2021/01/11

Urtarrilaren 8an hil zen Sabin Osoro, 98 urte zituela, eta haren aldeko elizkizuna bihar, asteartea, izango da San Bartolome parrokian, 19:00etan.

Felix Etxeberria Parapan, Jesus Larrañaga Plaentxi eta Sabin Osoro izan ziren 1963an Elgoibarko Izarra Kultur Elkartea sortu zutenak. Urtebete lehenago sortu zen Ikastola babestea eta elgoibartarron euskaltzaletasuna esnaraztea izan ziren elkartearen zeregin nagusiak.

Elkarteak 40 urte bete zituenean prestatu eta argitaratu genuen Izarren Hautsa 40 urtean liburuan Sabinek esan zigunez, “dirua lortzia, papel kontuak eta Felixeri laguntzia izan ziran nere lanak Elgoibarko Izarran”. Diru eske eta dirua lortzeko ekimenak pentsatzen eta prestatzen jarduten zuen Sabinek, batez ere. Elkarteko estatutuak ere berak prestatu zituen.

Sabin pentsalaria eta ekintzailea izan zen, eta berak aitortu zigun moduan, proiektu asko sortu zituen; burua asko nekatu zuen.

Hemen Sabin Osorori 2005ean egindako elkarrizketa osoa.