Rap ibiltaria, La Basu, Aneguria eta Raquel Coromarekin
Euskalgintza eta feminismoa, eskutik helduta zikloaren barruan, urriaren 20an Rap ibiltaria izango dugu Elgoibarko kaleetan. La Basu, Aneguria eta Raquel Coroma etorriko dira gurera, Elgoibarko kaleak rap musikarekin janzteko.
Alde betetik La Basu eta Ane Guria izango ditugu, Bizkaiko euskal raparen emakume erreferentzialak. Eta bi horiekin batera Raquel Coroma ere etorriko da, Sierra Leonako jatorria duen dantzari gipuzkoarra; Raquelek askotan jardun du Fermin Muguruzaren kontzertuetan. Hirurak bat eginik, kontzertu ibiltaria egingo dute Elgoibarko San Frantzisko kalean, beraien erritmo, ahots eta dantza pausuak uztartuz.
Horra hor aukera paregabea rapa euskaraz eta gure herrian entzun eta dantzatzeko:
- Eguna: urriak 20, ostirala
- Ordua: 19:30
- Tokia: Kultur Etxearen parean hasita.
Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea, Elgoibarko Udaleko Euskara Saila eta Elgoibarko Udaleko Berdintasun Saila.
Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.