Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ramadanari buruzko hitzaldia

Ramadanari buruzko hitzaldia

2023/03/03

Auzoko Familiak egitasmoan parte hartzen dugun eragile eta familiok datorren martxoaren 11n Ramadanari buruzko solasaldia eta mokadutxoa antolatu dugu. Topaketa 12:00etan hasiko da Aita Agirre kulturgunean, eta 14:00ak arte luzatuko da.

Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak, Topagunearen laguntzarekin, abian dugun Auzoko Familiak egitasmoaren baitan antolaturiko ekimena da hau. Auzoko Familiak egitasmoaren helburua da familien arteko harrera egitea eta euskara eta aniztasuna oinarri hartuta, bizikidetzarako espazioak sortzea.

Jarduera honen xedea da gure bizilagunak aurki ospatzen hasiko diren Ramadan ospakizuna herriari gerturatzea, eta, bidenabar, Islamarentzat eta musulmanentzat zer nolako garrantzia duen, ospakizuna zertan datzan, nola ospatzen den eta abar lantzea. Solasaldia Asociación Cultural Onda Euskadiko kideek dinamizatuko dute eta bi eletan izango da, euskaraz eta gaztelaniaz. Ondoren, Marokoko gastronomiaz gozatzeko aukera izango da, Elgoibarko bizilagunek prestatuko dituzten jakiei esker. Topaketa honen helburua izango da Elgoibarko herritarrak elkar ezagutzea, eta kulturartekotasuna oinarritzat hartuta, kultura ezberdinetako auzokideen arteko bizikidetza aberastea.

Haurrentzako jolasgunea egongo da.