Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Primerako Mintza Eguna!

Primerako Mintza Eguna!

2013/06/03

Zapatuan Mintza Eguna ospatu genuen Elgoibarren. Urtero ospatzen da mintzalagunen eguna, eta aurten elkarteak 50 urte bete dituela-eta, gurera etorri dira mintzalagunak. Primerakoa izan zen eguna.

Goizeko hamaiketan eman genion hasiera egunari eta hasiera-hasieratik karpa-bete mintzalagun elkartu ginen. Ohore bat izan da guretzako horrelako egun bati herrian harrera egitea, eta nola eskertu asmatu ezinda gaude. Mintzalagunentzako gure miresmen berba guztiak; euskarari egunero-egunero ematen diozuen bizia ez da-eta makalekoa!

Ikusi bazkalosteko erromerian nolako giroa egon zen: