Prest daukagu urte amaierako bertso jaialdia
Aurten ere puntako bertso jaialdia izango dugu Elgoibarren urteari amaiera emateko. Abenduaren 28an izango da Herriko Antzokian, 20:00etan hasita.
Hau da abenduaren 28rako prestatu dugun kartela:
Maialen Lujanbio
Sustrai Colina
Alaia Martin
Jone Uria
Aitor Bizkarra
Gai-jartzailea, berriz, Imanol Artola Felix izango da.
Bertso jaialdia Herriko Antzokian izango da arratsaldeko 20:00etan hasita.
Sarrerak abenduaren 12tik aurrera egongo dira salgai Elgoibarko Izarrak Aita Agirre kulturgunean duen bulegoan; 943 741 626 telefono-zenbakira deituta ere gorde daitezke. Abenduaren 23ra arte izango da sarreren aurresalmenta, eta aurrez saltzen ez direnak jaialdi egunean salduko dira Herrik Antzokian bertan.
Sarreren prezioa: 13 euro (11 euro, Elgoibarko Izarrako bazkideek).
Antolatzailea: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea.
Babeslea: Elgoibarko Udala.
Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.