Otsailaren 2an ospatuko du Atxutxiamaikak Santa Ageda eskea
Iaz moduan, aurten ere Atxutxiamaikak Azkue auzoko baserriak koplatuko ditu Santa Ageda egunaren harira. Familiei eta umeei egokitutako ekimena bada ere, gurekin etorri nahi duen edozein izango da ongi etorria.
Otsailaren 2an, igandean, Azkue auzoko ermitan elkartuko gara goizeko 10:00etan eta 14:30 aldera arteko jarduna izango dugu.
Ermitatik bertatik hasiko dugu Santa Ageda eskea trikitixaren eta panderoaren soinuak lagunduta. Eta makilarekin lurra joz eta koplak abestuz joango gara baserriz baserri.
Baserriak koplatzeko Eneko Beretxinaga eta Amaia Iturriotz izango ditugu gurekin.
Horrez gain, Lizagasar sagatokian mokadua egiteko aukera izango dugu.
Norentzat da?
Nahi duen edozein pertsonarentzat.
HH2-LH3ko umeak heldu batekin lagunduta etorri beharko dira.
LH4tik gorako pertsonak bakarrik etor daitezke.
Izena emateko eta informazio gehiagorako EGIN KLIK HEMEN
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: otsailaren 30a, osteguna.
Ekimen hau udalarekin lankidetzan garatzen da